Lehenengo datak kalean!

Konfirmatutako lehenengo datak baino ez dira! Eta ziur sarrera hau irakurtzen ari zarenerako kontzertu gehiago iragarri ditugula gure Agenda atalean! Zeri itxaroten ari zara, gazte? Badakigu parranda eta giro sanoaren zain zaudela! Apuntatu ba hitzordu hauek, eta kontuan hartu aaaskoz gehiago bidean daudela! Egurre!

Udal, Jai Batzorde edo Asanblada bateko kide bazara eta zure herri/auzoko jaietan gu izatea gura baduzu, jarri gurekin harremanetan berandu baino lehen! 😉

Lehenengoak 2019

Eskerrik asko 2018ari!

Urteak gero eta indartsuago, gero eta gogotsuago, gero eta hobekuntza gehiagorekin… igarotzen direna uste dugu Oxabi familian, eta aurtengoa ere mundiala izan da!

Bideo honekin agurtu dugu 2018a, noski, zuei eskerrak emanez. Beti ondoan zaituztegu, eta erromeriak ez luke zentzurik izango zuen parte-hartzerik gabe!

Horregatik, eskerrak eman eta datorren 2019. urteari gogor ekiteko desioa partekatu gura dugu zuekin! Urtea bikain amaitu, eta datorrena hobeto hasi! 😉

Baina agurtu aurretik: gogoan izan 2019ko KONTRATAZIOA ZABALIK dugula dagoeneko! Joan Kontaktuak atalera eta deitu edo idatziguzu konpromiso barik!

Eskerrik asko!

49029673_796941013974267_6899477348815470592_n

Urtea ez da amaitu, ez horixe!

Aurreko sarreran esan genizuen, eta emandako berba sakratua da: «…uda amaitzeak ez du esan nahi urtea amaitu denik». Eta horren aitzakian gatoz berriz kalera!

Uda denboraldia amaitu genuela aitortu bagenizuen ere, Euskal Herriko jaiek gure herriko plazak alaitzen jarraitzen dituzte, eta horren lekuko izango dira datozen egunotan bisitatuko ditugun plazak:

– Urriak 31, asteazkena, Leioako Ikea Barri plaza, 00:00etatik aurrera.
– Azaroak 9, ostirala, Zamudioko herriko plaza, 23:00 aldera hasita.
– Abenduak 6, osteguna, Orioko herriko plaza, 23:45etik hasita.

Logikoa den legez, uda, txosna eta bero-sasoia da erromerien eromeria, baina horrek ez du esan nahi gainontzeko garaiotan ez dagoenik erromerirako gogorik!

Eta zuk, hotzari aurre egiteko plan hoberik baduzu?

OXABIpromo2018-2