BUELTAN GARA!
Huescako PIR jaialdira goaz!
Urtero ospatzen den eskarmentu handiko jaialdia da PIR: Festival de Música y Cultura Pirenaica. Aurtengo edizioa Ansó herrian antolatuko dute uztailaren 5 eta 6ko asteburuan. Izenak ondo adierazten duen legez, Pirineo inguruko musika eta kultura batzen dituen jaialdia da. Hainbat dira, urtero, kalez kale eta herriko hainbat gunetan ezarritako agertokietan aritzen diren Frantziako, Okzitaniako, Kataluniako, Aragoiko, Euskal Herriko… antzerki eta musika taldeak.
Bakoitzak bere kulturaren lagintxo bat eraman ohi du PIRera eta, geuk, Mikel Urbeltz biolin jole ezagunarekin eta Jean Mixel Bedaxagar kantari zuberotarrarekin batera, Euskal Herria ordezkatzeko ohorea izango dugu aurtengo edizioan!!!
Nork esan du euskal erromeriek mugak dituztena?
Egin klik hemen jaialdiko webgunea bisitatzeko.
Gure Esku Dago ekitaldian!
Geuk ere benetako demokrazian sinisten dugulako, geuk ere Euskal Herriko sentsibilitate guztiak elkartu eta alderdikeriak alde batera uzteko garaia dela uste dugulako, ekainaren 8an Gure Esku Dago herri ekimenak erabakitzeko eskubidearen alde antolatutako giza katean izango gara. Baina gainera, katearen ostean bost jaialdi bateratu izango dira: Iruñean, Etxarrin, Bergaran, Lazkaon ETL provides the underlying infrastructure for integration by performing three important functions: Extract: Read best-data-recovery.com from the source database. eta Durangon. Bada, geu azken honen parte ere izango gara! Ekitaldi amaierako kontzertua eskaintzeko ohorea izango dugu Landako Gunean Gozategi eta Ze esatek! taldeekin batera!!!
Zatoz, Herri hau eraikitzen jarraitzea denon esku dago eta!