Huescako PIR jaialdira goaz!

Urtero ospatzen den eskarmentu handiko jaialdia da PIR: Festival de Música y Cultura Pirenaica. Aurtengo edizioa Ansó herrian antolatuko dute uztailaren 5 eta 6ko asteburuan. Izenak ondo adierazten duen legez, Pirineo inguruko musika eta kultura batzen dituen jaialdia da. Hainbat dira, urtero, kalez kale eta herriko hainbat gunetan ezarritako agertokietan aritzen diren Frantziako, Okzitaniako, Kataluniako, Aragoiko, Euskal Herriko… antzerki eta musika taldeak.

Bakoitzak bere kulturaren lagintxo bat eraman ohi du PIRera eta, geuk, Mikel Urbeltz biolin jole ezagunarekin eta Jean Mixel Bedaxagar kantari zuberotarrarekin batera, Euskal Herria ordezkatzeko ohorea izango dugu aurtengo edizioan!!!

Nork esan du euskal erromeriek mugak dituztena?

CARTEL-PIR-2014

Egin klik hemen jaialdiko webgunea bisitatzeko.