Ederra izaten ari da!
Kaixo parrandazale! Zeinen ondo pasa ditugun udako gau luze guztiak, ezta? Zenbat parranda euskal musika taldeak protagonista ditugula! Eta zenbat plaza jendez lepo lehertzeraino! Zenbat eman diguzuen, eta zenbat dizuegun oraindik zor!
Eta uda garaiko denboraldia amaitzen ari bagara ere, oraindik baditugu irailean zuekin elkartzeko hitzordu batzuk!
Irailaren 5ean, beste urte batez, Lekeitioko Antzar Egun zoragarriaz gozatu genuen, eta erromeriaren amaieratik euria egiten hasi bazen ere, ez zen inor mugitu! Seinale ezin hobea guretzako! Mila esker!
Baina esandakoa, oraindik Zarautzeko Euskal Jaia mundiala dugu aurretik igandean, hilaren 9an, eta beste hiru plaza eder: Galdakao (Barricada taldeko El Drogasen ostean), San Miguel de Basauri eta Iurreta.
Hala ere, hau ez da hemen amaitu! Gure telefonoak zuen deiak jasotzeko prest eta gure korreoa zuen e-mailak jasotzeko zabalik jarraitzen dute! Kontaktatu gura duzuenean!
Bien bitartean jarraian duzue abuztuaren 14an, Gernikako jaietako egun handian, eskaini genuen Aurrera Altsasu kantaren tartetxo bat. Argazki eta bideo askoz gehiago gure Sare Sozialetan dituzue: Facebook, Twitter eta Instagram-en.