Gu ere euskararen alde!
Hurrengo denboraldia prestatzeko kontzertu bako momentuan bagaude ere, tartetxo honetan salbuespena egingo dugu, hurrengo abenduaren 12an, Tuteraren historiaren lehenengo Euskararen Egunean parte hartzeko!!! Tuterako euskalgintzako hainbat talde eta elkarte ari dira jai berezi honetan lanean, eta oxabitarrok hortxe egon nahi dugu kontzertua eskaintzeko! Gora Erribera euskalduna!