Indartsu bueltatuko gara!
IEPALEEE!!! ☺️ Zelako egoera arraroan gauden denok, ezta?! Baina badakizue hau bere onera bueltatzen denean berriz elkartuko garela plazan, parrandarako prest! Hori bai, Osasun Krisi honek irauten duen bitartean zaindu zuen buruak, etxean egon eta atseden hartu, indarrak beharko dituzue-eta gu agertokietara bueltatzen garenerako! Jiji!
Gu ere indartsu etorriko gara bueltan, Oxabi familiara kide berriak gehituta: ondo etorri Xabi, Gontzal eta Jonmi! Eta orain arteko kideoi, zer esan… eskerrik asko bihotzez!!! Badakizue Oxabi familiaren parte izaten jarraitzen duzuela-eta! 🧡
Aurtengo denboraldira beraz haize freskoa ekarriko dugu, errepertorio zabal eta anitzagoa ere prestatzen ari garelako!
Gure sareen bitartez entzun zaituztegu eta zuen ekarpenak kontutan hartu ditugu, hemendik aurrera are parranda hobeak sortu ditzagun gure kontzertuetan zuekin batera, beti sustatu nahi izan dugun giro euskaldun eta jatorrean! Datorrena kristona izango da, gazteria!!!
Egunotan baina, Galder Izagirre handiarekin Donostialdean egin genuen saioko argazkiekin utziko zaituegu tarteka sare sozialetan, ia gure aurpegiak ahazten ez zaizkizuen! Kar kar kar! 😂
Besarkada (birtual) handi bana denoi eta laster arte lagunoook! 😘💪
Argazkia: Galder Izagirre.