Elkartasun kontzertua Gernikan!
Atzo prentsaurrekoan aurkeztu genuen minbizia duten haurren alde eta «Gu be zuek gara» lemapean La Cuadri Del Hospirekin batera maiatzaren 20rako antolatu dugun jai eta kontzertu solidarioa!
Iazko jaia zoragarria izan zela ikusita, aurten kontzertu berezia egiteko eskatu ziguten, eta horretarako zer hoberik lagun bereziz elkartzea baino! Gure artean izango dira Gatibuko Alex eta Haimar, Vendetta taldeko Pello Reparaz, Hesian taldeko Zuriñe eta Fran, Txapelpunkeko Iñigito, En Tol Sarmientoko Iñigo, Betagarri taldeko Iñaki, Revolta Permanenteko Iker Villa, Enkoreko Xabi Hoo, Gozategiko Asier eta Iñigo, Maren, Dientes de Luna taldeko Iturbe, Unai eta Aimar… Eta ostean Txurru eta Oihan Vega!!!
Esperientzia zoragarria izango da, bazatoz?
Batutako diru guztia tratamendu onkologikoan dauden haur, nerabe eta familientzat Barakaldoko Gurutzetan arnasgune izango den itxaron gela eraikitzera bideratuko da. Maiatzaren 20ko jaian Gernikan ikusiko dugu elkar!
Hauxe Oizmendi telebistak eskainitako prentsaurrekoaren albistea (03:04. minututik aurrera Jon taldeko abeslariak eskainitako adierazpenak):
Ekimenaren berri beste hainbat komunikabidetan:
GAZTEA
‘Gu be zuek gara’ egitasmo solidarioak musikaz jantziko du Gernika
BUSTURIALDEKO HITZA
Marea urdinak ekintzaz beteko du maiatzaren 20a