Berastegi eta Lurgorri!
Atzo Gipuzkoa barrenean izan ginen, Berastegin. 1000 biztanleko herrian, 500 herritarretik gorako afaria egin zuten herriko plazan. Geu han ere izan ginen,exambusiness exam gainontzeko herritar guztiekin afaltzen eta afalostekoaz gozatzen. Geure txanda
01:00 aldera iritsi zen. Ordu horretan, plazan bertan zegoen agertokira igo eta 04:00 arte aritu ginen plaza dantzan jartzen. Plaza berezia, non adin guztietako neska-mutilek ez zuten dantzan egiteko eragozpenik agertu. Eskerrik asko, Berastegi! Eta atzo Gipuzkoan izan baginen, bihar Bizkai aldera eginen dugu buelta: bigarrenez Gernikako Lurgorri auzoko jai ospetsuetan izango gara! Iaz Ken Zazpi taldearekin partekatu
250-371genuen agertokia (esperientzia ederra izan zen) eta bihar kartel handi batekin ere egingo dugu topo. Geure aurretik arituko dira Sealed Room, Itziarren Semeak eta The Bond Scott Band taldeak. Jaia bermatua dago, zeu falta zara!